2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Arazoak!!!

Gabon guztioi! 

Hamaika aldiz saiatu naizen arren, ez dut lortu Power Point aurkezpenak igotzearena konpontzea. Espero dut hurrengo saiorako arazoa konponduta izatea eta horrela zuen guraso, anai-arreba eta abarrek zuen aurkezpen liluragarriak ikusi ahal izana. 
Arazoak izan arren ez ahaztu...

GA GO GU, LURRA SALBAKOGU!!!!

2016(e)ko maiatzaren 8(a), igandea

Zorionak!!!


salbamunduak.blogspot.com-ek 300 bisita baino gehiago jaso ditu!!!
ZORIONAK!!!

5. urratsaren nondik norakoak

Kaixo berriz ere!!

Oso pozik nago orain arte egin duzuen lanarekin!!! Ziur naiz horrela jarraituz gero, Lurra salbatzea lortuko dugula. Zorionak ere, gure blogak 300 bisita baino gehiago jaso dituelako!!

5. urratsa luze xamarra denez gero, lana zatitu beharko duzue. Horretarako, bikoteka lan egin beharko duzue. Lan honen helburua, talde bakoitzak PowerPoint dotore bat gertatzea izango da. Animo eta ekin lanari!!

Bikote bakoitzak ireki gabeko gutun-azal bat dauka zain!

Eta beti bezala, ez ahaztu:


GA GO GU, LURRA SALBAKOGU!!!


Eko

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Zer ikasi dugu? (PLASTIKOAK)

Zer ikasi dugun kontatuko dizuegu: ingurumena zer den, gizakiok ingurumena kutsatzen dugula eta kaltegarria dela gizakiontzat eta beste izaki bizidunentzat.

Gizakiok dutxatzen garenean erabiltzen ditugun xanpuak eta xaboiak ura kutsatzen dute ingurumena. Autoa hartzen dugunean ere kutsatzen dugu eta fabrikek ere kutsatzen dute.

Espezie bat desagertzen denean, izaki guztiak desagertu ahal dira elika-katea apurtzea lortu ahal dugulako. Hau ez gertatzeko basoak zaindu behar ditugu. Basoak basamortu bihurtzen dira.  Hau gertatzen da: basoa erretzen da, eremu horretan ez daude zuhaitzak eta euria gogor jotzen du lurzorura horrez gain lehortzen da eta eremua basamortu bihurtzen da.

Gizakiok planeta akabatzen ari gara eta hori ez gertatzeko Amazonia MUNDUAREN BIRIKAK zaindu behar ditugu eta beste lekuetan zuhaitzak landatu.

PLASTIKOAK



Zer ikasi dugu? (PAPERA ETA KARTOIA)

Kaixo lagunok!

Gu talde urdina gara; papera eta kartoiaz arduratzen gara.

Gaur ikasi dugu gizakiok kutsatzen dugula,adibidez,xanpuarekin ura kutsatzen dugu,eta arrainak hiltzen dira, BOB ETA JERRY ere!!!!!!!! (gure arrainak)

Ingurumena puzzle bat bezala da eta pieza bat kentzen badugu puzzlea ez dago ondo,hau da, mundua desagertu ahal da.

Gure ingurumena zaintzeko honako gomendioak jarraitu behar dira: leku batetik gertu baldin bagaude, oinez joan zaitez.

Eta zergatik esaten dizuegu hau?

Mundua suntsitzen ari garelako, adibidez, seguru zu orain airea, ura eta lurzorua kutsatsen ari zarela.

GA,GO,GU MUNDUA SALBATUKOGU!!!!!!!!!!!!!!!

EGILEAK
KARTOIA
ETA
PAPERA

Zer ikasi dugu? (BEIRA)

Kaixo, gu beira taldea gara eta zer ikasi dugun aurkeztuko dizuegu.

Kutsadura da, zaborra eta substantzia kaltegarriak uretan, airean  eta lurzoruan daudenak. Hiru-mota daude:
  • Uraren kutsadura: xanpuak edo/eta gelen bidez ura kutsatu ahal dute.
  • Lurzoruaren kutsadura: airea eta ura lurzorua suntsitu ahal dute eta zuhaitzak hil ahal dira eta gero zuhaitzak ez dira hazten berriro.
  • Airearen kutsadura : autoak, lantegiak, fabrikak asko kutsatzen dute airean .
Horren erruz, izaki bizidun asko desagertzen ari dira ; adibidez , pandak ,katamotza …

Baso -soiltzea zer den ere ikasi dugu. Hau  basoak desagertzea da.

Horrela jarraitzen badugu mundu guztia desagertuko da.

By: Beira taldea!!!!!!

Zer ikasi dugu? (ORGANIKOA)

Gure erruz planeta kontaminatzen ari da, gelak eta xanpuak erabiltzen ditugulako eta garraiobideak erabiltzen ditugulako ere. Horrela jarraitzen badugu, ehun urte pasata planeta desagertuko da.

Ikasi dugu ere, hiru motatako kutsadura egon daitezkeela: airearen kutsadura, lurzoruaren kutsadura eta uraren kutsadura. Animalia batzuk desagertzeko zorian daude guk heizatzen ditugulako, beraien etxea suntsitzen ari garelako… Baita basoak kutsatzen ari gara ere eta , adibidez, txoriak ez badaude, azeria ere ez dago eta azeria ez badago azeria jaten duen animalia ere ez da egongo; hau da, gizakiok ekosistema guztia suntzitzen ari gara. 


 Horregatik, misio hau egiten ari gara dena aldatu behar dugulako. 



 Ga go gu lurra salbakogu!!!!!!!!!!!

Organikoa