2016(e)ko apirilaren 30(a), larunbata

Eko Doktorea

Azkenean Eko Doktoreari aurpegia jarri ahal izan diogu. Iker Iglesias artistak Eko Doktore kuttunaren irudia sortu du. Eskerrik asko, Iker!!!


2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Nor gara?

Kaixo!

Laudioko La Milagrosa Ikastetxeko 5.A-ko ikasleak gara. Blog honen bidez, Eko Doktoreak bidalitako misioa bete nahi dugu. Misio honen izena LUR PLANETA SALBATZEA MISIOA  da eta zortzi urratsez osatzen da. Horretarako, ikasle guztiok lau taldetan banatu gara. Talde hauek honakoak dira: talde urdina (Papera eta kartoia), talde horia (Plastikoak), talde berdea (Beira) eta talde marroia (Organikoa).

Lehen urratsa gaur osatu dugu eta gure izartxoa lortu dugu. Hurrengo asteetan zehar beste zazpi urratsak arrakastatsu osatzea espero dugu eta gonbidatuta zaudete gure bidaia honetan parte hartzera.

GA GO GU LURRA SALBAKOGU!!!

5.A-ko ikasleak